Bücher versandkostenfrei*100 Tage RückgaberechtAbholung in der Wunschfiliale
Produktbild: Lilurabera | Yurre Ugarte
Produktbild: Lilurabera | Yurre Ugarte

Lilurabera

(0 Bewertungen)15
95 Lesepunkte
eBook epub
9,49 €inkl. Mwst.
Sofort lieferbar (Download)
Empfehlen
Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota behinola lilurak baldintzatuta-ko bizimoduak daramatzatenak. Irakurleak etengabean sentituko dituen taupadak bihotz narratibo indartsu batetik datoz: zentzumen eta jakin-minaren gose-egarria bizimodu bilakatzen da liburu honetako zazpi ipuinetan eta kolofoi lana egiten duen "bizi kondaira literario-musikal"ean. Pertsonaia guztiak dira pop kulturaren alabak; haientzat, argazkiak, abestiak, musika, artegintza edo estetika ez dira atsegin handiagoz edo txikiagoz dastatzen den zerbait. Bizitzeko era bat dira. Munduan egoteko eta mundua ulertzeko modu bat. Arteak eta bilaketa estetiko suharrak zorroztutako zentzumenek bizi dituzte ipuinotako pertsonaiak, eta gainera horri esker egiten dute baldintza makurrenetan ere aurrera. Alabari aita nor duen konfesatu behar dion kazetaria, nerabezaroko adiskidearen eraginaz ohartzen den argazkilaria, kultur kudeatzaile bihurtutako iraganeko artista, etxerik gabe geratu den diseinatzaile ohia, pop-ari buruzko tesia aurkeztera doan doktoregaia eta gainerakoak biltzen dituen Yurre Ugarteren ahotsak irakurlea guztiz inplikatuko du, luzarorako.

Produktdetails

Erscheinungsdatum
05. November 2020
Sprache
Basikisch
Seitenanzahl
120
Dateigröße
2,21 MB
Autor/Autorin
Yurre Ugarte
Verlag/Hersteller
Kopierschutz
ohne Kopierschutz
Family Sharing
Ja
Produktart
EBOOK
Dateiformat
EPUB
ISBN
9788498686388

Portrait

Yurre Ugarte

Yurre Ugarte. Tolosan jaioa. Irunen errotu eta bertan bizi da. Gidoigilea da 1991ez geroztik. Literaturan, antzerki-testuak idatzi ditu (Himalaya Blues, 2006; Ezin ihesi, 2007), Gasolindegian narrazio-bilduma (ALBERDANIA, 2010), eta haur eta gazte literatura eta komiki-liburuak ere. 2019an, bere gidoia eta Joseba Larratxeren marrazkiak uztartzen dituen Joana Maiz eleberri grafikoa argitaratu zuen. Ikus-entzunezkoen arloan, luzaroan izan zen fikziozko telesailen sortzaile, gidoilari eta editorea ETB, Tele5, TV3 edota Telemadrid-en produkzioetan. Film laburrak ere idatzi eta zuzendu zituen.

Bewertungen

0 Bewertungen

Es wurden noch keine Bewertungen abgegeben. Schreiben Sie die erste Bewertung zu "Lilurabera" und helfen Sie damit anderen bei der Kaufentscheidung.

Yurre Ugarte: Lilurabera bei hugendubel.de