Jabier Muguruza (Irun, 1960)
Musika eta hitza izan dira bere bizitza profesionalaren ardatzak. Konpositore, soinujole eta kantautore entzutetsua ("Musikaren Saria" hiru aldiz jaso du, Barnasants Saria, MIN Saria; Paul McCartneyren eskolan aritu zen irakasle, Liverpool-en; antzerkirako musikaren egilea. . .). Ehunka kontzertu eman ditu munduan zehar, publiko eta kritikaren goraipamena lortuz. Literaturari dagokionez, bestalde, "Emak Bakia" literatur klubeko partaide izan zen, eta orain arte haur eta helduentzako narrazio-liburuak publikatu ditu, gehien bat, artikulu andana idazteaz gain. Alberdaniak argitaraturiko Café Mokka hau dugu irundarraren lehenengo nobela.